XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez nintzen inoiz oheratzen Sookek neri ilea behatzez orraztu eta lotaratu aurreko muxua ematen zidan arte.

Gainera, arrotzek beldurra ematen zidaten, eta nere aita arrotza zen.

Hainbat aldiz ikusi izan arren, bere irudia laino artean neukan buruan; ez nekien zer-nolako itxura zuen.

Baina, Sookek zioen bezala: Jaunaren borondatea da.

Eta auskalo, Buddy, agian elurra eta guzti ikusiko duzu.

Elurra! Neure kasa irakurtzen ikasi arte, Sookek ipuin mordoa irakurri zidan, eta ematen zuen ia ipuin guztietan elur piloa ageri zela.

Elur-maluta liluragarriak goitik behera mara-mara.

Horrekin amets egiten nuen; ikusi eta sentitu eta ikutu nahi nuen zerbait majiko eta misteriotsu.

Jakina, bai neretzat, eta bai Sookerentzat, erabat ezinezkoa zen hori.

Nola ez zen, bada, izango Alabama bezalako leku beroan bizi ginela?

Ez dakit zergatik bururatu ote zitzaion New Orleansen elurra ikusi ahal izango nuela, New Orleans oraindik beroagoa baita.

Baina bost axola.

Bidaiari ekiteko behar nuen adorea emateko egiten zuen hori dena.

Traje berria erosi zidaten.

Paparrean erantsi zidaten nere izena eta helbidea zeramatzan txartel bat.

Hori, galtzen banintzen ere.

Kontuan izan bidaia bakarrik egitera nindoala. Autobusez.

Denek pentsatu zuten txartel hura neramalarik lasai abiatu nintekela.

Denek, nik ezik.

Ikarak airean nintzen;